GRABITATEA USTE BAINO GEHIAGO ALDATZEN DA MUNDUAN ZEHAR

              Grabitatea ez da berdina munduko leku guztietan. Hori ez da berria; baina ikertzaile australiarrek eta alemaniarrek egin dute Grabitate- mapa berriaren arabera, orain arte uste zena baino %40 gehiago aldatzen da grabitatea munduan zehar. GRACE satelitearen 7 urtetako datuak, GROCE satelitearen 2 urtetakoak, AEBko Inteligentzia Geoespazialeko Agentziaren datuak, eta datu topografiko eta batimetrikoak erabili dituzte mapa berria egiteko. Eta ordenagailu arrunt batek 80 urtetan egingo lukeen lana egin duen superordenagailu bat. Horrela lortu dute orain arteko grabitate- maparik zehatzena: hiru bilioi puntutako grabitatea ematen du, 200 metroko puntu bat. Mapa horren arabera, grabitate txikiena Andeetako Huascaran mendian dago, eta handiena Ipar Polotik gertu.

Iruzkinak