Saltatu eta joan eduki nagusira

ISON kometa, perihelioan ia



Ikusmin handia piztu du ISON kometak, eta haren jarraipen estua egin ari dira, azken egunotan, astronomoak, komunikabideak eta zaleak.
Bihar igaroko da bere periheliotik, eta, astronomoek ez dakite iraungo duen, edo perihelioaren kondizio bortitzen ondorioz, suntsitu egingo den. Irauten badu, abenduko lehen egunetan ikuskizun aparta eskain dezake zeruan.
NASAren STEREO misioaren bidez jasotako azken irudiek kometa ez dela desintegratu erakusten dute. Hain zuzen ere, kometaren jarraipen estua egiteaz gainera, ia-ia zuzeneko informazioa ere ari dira eskaintzen ikertzaileak Interneten eta sare sozialen bidez, besteak beste, NASAren ISON kometa webgunean, CIOC behaketa-kanpainaren webgunean eta Twitterren.
Datozen orduetan jakingo dugu zer gertatuko zaion ISON kometari. Zuzenean ikusteko aukera izan arte, ikusi dutenek egindako argazkiak eta NASAren Astronomy Picture of the Day webgunean gaur jasotakoa bezalako time-lapseak daude ikusgai.


Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Ezekiel liburuaren ohar-kritikoa

Egilea: Jasone Osoro  Izenburua: Ezekiel Argitaletxea: Elkar Urtea: 2009  Bilduma: Bihotz Taupadak

Ezekielek hamalau urte ditu. Etxean amarekin eta bere arrebarekin bizi da. Egun baten Ezekielek eta bere lagun-taldeak apustu bat egiten dute,  ea nor den neska bati musu ematen dion lehenengoa. Ezekielen lagun-taldeko inork oraindik ez dio musurik eman neska bati. Elena Ezekielen gelako laguna da, eta biek historiako lan bat elkarrekin egin behar dute. Ondorioz elkarrekin denbora asko ematen dute. Amaieran zer pasatuko da? Nor izango da musua ematen duen lehenengoa?

Animatu eta irakurri Ezekielen liburua dibertigarria delako, eta zalantzarik gabe, ziur aski azkenean liburuan nola amaitzen den   jakin nahiko duzu.

Ouafae Lahhit                       2014ko abenduaren 12a

Zenbat planeta daude unibertsoan?

Sei urtez ikertzen jardun ondoren 100.000 milioi planeta daudela gure galaxian kalkulatu dute zientzialariek.