Saltatu eta joan eduki nagusira

ISON kometak ez du gainditu perihelioa

SOHOk hartutako irudia. ISON kometaren zatiren batek iraun duela dirudi. Arg. SOHO/NASA/ESA

Oso orbita eszentrikoa zuen kometak, eta astronomoek iragarri zuten ikaragarri hurbilko zela Eguzkira, 1,8 milioi km ingurura, besterik ez (0,012 unitate-astronomiko); konparaziorako, Halley kometa 90 milioi km-ra igaro zen 1986an.
Perihelioa Eguzkitik oso distantzia txikia dutelako izena dute horrela Eguzki-arraseko kometak, eta, mota honetako txikienak, desegin egiten dira periheliora bidean edo ondoren. Handienek bakarrik lortzen dute perihelioan jasan beharreko kondizioetatik bizirik ateratzea.  ISON handietakoa zen, eta,  ondorioz,  astronomoek uste zuten bazuela aukera bat perihelioa gainditzeko, kometaren tamaina eta abiadura handiak ikusita.
Atzo, perihelioaren bueltan, handiak izan ziren Interneten eta sare sozialetan ikusmina eta jarraipen-maila; zuzenean ikusi ahal izan zen nola ari zen hurbiltzen ISON Eguzkira, eta, nola ari zen materiala galtzen. 
Gaur, Bad Astronomy blogaren egile Phil Plait astronomoak esan duen bezala, “jende asko triste dago kometa hautsi egin delako”. “Ulertzen dut  —jarraitzen du testuak—; nik neuk ez dut izan ikusteko aukerarik, eta, orain, itxura guztia du ez dudala inoiz ikusiko. Baina Unibertsoari bost axola gure nahiak; egin behar duena egiten du, besterik ez. Eta zientzia asko ari da sortzen hemen, hortaz, ni ez nago batere triste; pozik nago. Gertakizun aparta izan da! Eta denbora asko, asko pasa liteke halakorik berriz ikusi arte”. 


Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Ezekiel liburuaren ohar-kritikoa

Egilea: Jasone Osoro  Izenburua: Ezekiel Argitaletxea: Elkar Urtea: 2009  Bilduma: Bihotz Taupadak

Ezekielek hamalau urte ditu. Etxean amarekin eta bere arrebarekin bizi da. Egun baten Ezekielek eta bere lagun-taldeak apustu bat egiten dute,  ea nor den neska bati musu ematen dion lehenengoa. Ezekielen lagun-taldeko inork oraindik ez dio musurik eman neska bati. Elena Ezekielen gelako laguna da, eta biek historiako lan bat elkarrekin egin behar dute. Ondorioz elkarrekin denbora asko ematen dute. Amaieran zer pasatuko da? Nor izango da musua ematen duen lehenengoa?

Animatu eta irakurri Ezekielen liburua dibertigarria delako, eta zalantzarik gabe, ziur aski azkenean liburuan nola amaitzen den   jakin nahiko duzu.

Ouafae Lahhit                       2014ko abenduaren 12a