Orain arte ezezaguna zen krustazeo bat identifikatu dute Bizkaiko koba batean

Goikoetxe haitzuloan, orain arte ezagutzen ez zen krustazeo-espezie bat identifikatu dute Espainiako Natura Zientzien Museoko ikertzaileek (CSIC). Vejdovskybathinella vasconica izena eman diote. Identifikazioan azterketa genetikoa ere erabili dute.
Vejdovskybathinella vasconica batinela bat da. Krustazeo horiek 0,5-1 mm izaten dituzte, eta lur azpiko uretan bizi dira: putzuak, ur freatikoak, iturriak...

Iruzkinak