Tigre arrain afrikarra enara-ehizan

Tigre arrain afrikarra enara-ehizan

http://zientzia.net/site_media/photologue/photos/tigre_arraina.jpgHegoafrikako Schroda Dam aintzira artifizialean egin dute grabazioa. Tigre arrainak ur-azpitik salto egin eta ur-azaletik gertu hegan ari den enara irensten du. Hegoafrikako North-West unibertsitateko ikertzaileen esanean, lehenengo aldia da halako portaera dokumentatu dela tigre arrainentzat.  Duela 60 urtetik existitzen dira enara-ehizaren aipamenak, baina orain arte ez da lortu frogarik biltzea. Ikertzaileek 15 egunez egin zieten jarraipena aintzirako tigre arrainei, eta, emaitza ikusita, enarak arrainen dietaren parte arrunt samarra direla uste dute.

Iruzkinak