Geopardoa

1- Bizkarrezurra dauka: Ornoduna
2- Ileduna da: Ugaztuna
3- Ezaugarriak:
Felidoen familiakoa da. Geopardoa munduko animalirik bizkorrena da. Animalia hauen bizileku aniztasuna mugatzen joan da urteetan zehar. Amerikaiparraldean, gepardoen oinatzak aurkitu dira eta TxinaEuropa eta Indian, gepardo erraldoi baten hezurrak aurkitu dituzten arren, gaur egun Afrikan bakarrik bizi da. Normalean, gepardoak animali bakartiak dira, hau da, ez dira taldetan ibiltzen, baina denbora epe labur batean, haien amak gaitzetsitako anai-arrebak elkarrekin bizitzen dira. Beranduago emeak taldetik joan egingo dira libre dagoen lurralde batera beraien amak bezala bizitzeko. Har gazteak berriz elkarrekin jarraitzen dute talde txikiak sortuz, non har agintari bat dagoen, eta bere menpe beste guztiak.

Iruzkinak