Game Erauntsia

Game Erauntsia: bideo-jokoen mundua, lehen aldiz euskaraz





Bideo-jokoen mundua hurbiletik jarraitzen dutenentzat albiste onak dakartza Game Erauntsia webguneak. Izan ere, argia ikusi berri duen atari horrek, bideo-jokei buruzko informazio guztia eskaintzen dio erabiltzaileari, eta gainera euskaraz.
Hain zuzen ere, euskal "gamer" talde batek sortu du webgunea. Bakoitzak, bere aldetik, hainbat jokoren bideoak ("gameplayak") grabatu zituen, eta lan hori egin ostean, Interneteko txoko berri horretan bildu dituzte grabazio denak.
Game Erauntsiak "gameplayak", eta jokoen inguruko kritikak, trikimailuak eta gidak ere baditu, eta material guztia telefono mugikorretara egokituta dago.

Hori gutxi ez, eta erabiltzaileei jokoak igotzeko aukera ematen die. Gazteen zein adin guztietako bideo-jokozaleen topaleku da, beraz, webgune berri hau.

INFORMAZIO ITURRIA: Eitb.com

Iruzkinak