Saltatu eta joan eduki nagusira

Bostak Arriskuan ohar kritikoa


Izenburua: BOSTAK ARRISKUAN

Idazlea: Enid Blyton
Euskarazko itzultzailea: Margarita Altuna
Marrazkigilea: J. Correas
Jatorrizko titulua: Five get a fix
Jatorrizko liburuaren argitalpena: Bretainia Handian, 1958an
Liburu honen argitalpena: Elkarlanean S.L. 2005. urtean.

Bostek ( Julen, Dick, Gorkane, Ane eta Tim ) Gabonetako egunak ohean pasatzen dituzte. Tim katarroaz libratu den bakarra izan da. Zorionez, medikuak, oporretan joateko eta aire garbia hartzea gomendatzen diete. Orduan, beraien lorezainari esker, Galeseko mendietara (sendatzera)  joatea lortzen dute. Bertan, honen izeba bizi da, eta izebaren etxera joango dira, Gabonak igarotzera.  
Azkenean, opor hauetan disfrutatzea lortuko dute! Hau da gazteek bertara iristean pentsatzen dutena, Jones anderearen etxaldean.
Baina, ondoko mendian gauza arraroak ikusten eta entzuten dituzte gauetan. Zenbait gauza misteriotsu gertatzen ari dira bertan dagoen etxe batean. Aily gazteak eta bere maskotek gidatuta, Bostak, beraien ausardiarekin, elur-leretan ikertzen irtengo dira.
Eta horregatik, liburu hau oso gustukotzat izan dut hasieratik erakarri nauelako.
Momentu intrigazkoenak, zer gertatzen ari den ikertzen hasten direnean eta nolako arriskuak pasatu behar dituzten imajinatzean izan dira. Oso gomendagarria da. Kontuz lagunak, abentura arriskutsua da!


 
Koldo Ugalde Igartua
                                                      2014/ 11/ 08                                         

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Ezekiel liburuaren ohar-kritikoa

Egilea: Jasone Osoro  Izenburua: Ezekiel Argitaletxea: Elkar Urtea: 2009  Bilduma: Bihotz Taupadak

Ezekielek hamalau urte ditu. Etxean amarekin eta bere arrebarekin bizi da. Egun baten Ezekielek eta bere lagun-taldeak apustu bat egiten dute,  ea nor den neska bati musu ematen dion lehenengoa. Ezekielen lagun-taldeko inork oraindik ez dio musurik eman neska bati. Elena Ezekielen gelako laguna da, eta biek historiako lan bat elkarrekin egin behar dute. Ondorioz elkarrekin denbora asko ematen dute. Amaieran zer pasatuko da? Nor izango da musua ematen duen lehenengoa?

Animatu eta irakurri Ezekielen liburua dibertigarria delako, eta zalantzarik gabe, ziur aski azkenean liburuan nola amaitzen den   jakin nahiko duzu.

Ouafae Lahhit                       2014ko abenduaren 12a