Saltatu eta joan eduki nagusira

Ez gara elkarrekin zahartuko



Izenburua: Ez gara elkarrekin zahartuko
Egilea: Arnaud Catherine
Argitaletxea: Elkar
Urtea:2006
Sylvain 12  urteko mutil argia da, baina aldi berean inozoa, bihotz oneko eta ideia argiko mutila da. Gurasoei, eskutitz  baten bidez, Mahaliaren etxera bizitzera doala adierazi die, berak, Mahalia maite duela eta bere etxera doala. Oporretan haiekin joango dela esan die, baina  Gabon gaua  bakoitzak bere familiarekin pasatuko duela.
Bat-batean Martin, Sylvainen anaia txikia, gaixotasun batek jo eta Sylvain bera zaintzen geratu behar da. Martin sendatuko al da? Azkenean Sylvain Maliaren  etxera joango  da  bizitzera?
Niri asko gustatu zait  liburu hau, zeren eta bertan gertatzen diren gauza batzuk asko dibertitu naute. Nik liburua hartu nuenetik jakin  nahi izan dut ea nola erreakzionatuko duten gurasoek mezua irakurri ondoren, baita ere, jakin izan nahi dut azkenean Maliaren etxera joango den ala  ez, hori jakin eta gero lasai geratu naiz.

Ander Arrasate Iriondo                                                                                                     2014-09-15

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Ezekiel liburuaren ohar-kritikoa

Egilea: Jasone Osoro  Izenburua: Ezekiel Argitaletxea: Elkar Urtea: 2009  Bilduma: Bihotz Taupadak

Ezekielek hamalau urte ditu. Etxean amarekin eta bere arrebarekin bizi da. Egun baten Ezekielek eta bere lagun-taldeak apustu bat egiten dute,  ea nor den neska bati musu ematen dion lehenengoa. Ezekielen lagun-taldeko inork oraindik ez dio musurik eman neska bati. Elena Ezekielen gelako laguna da, eta biek historiako lan bat elkarrekin egin behar dute. Ondorioz elkarrekin denbora asko ematen dute. Amaieran zer pasatuko da? Nor izango da musua ematen duen lehenengoa?

Animatu eta irakurri Ezekielen liburua dibertigarria delako, eta zalantzarik gabe, ziur aski azkenean liburuan nola amaitzen den   jakin nahiko duzu.

Ouafae Lahhit                       2014ko abenduaren 12a