URREA

Urrea elementu kimiko bat da, Mendez mende urrea diru gisa, balioen gordailu gisa eta bitxigintzan erabili da, maiz zilarra, kobrea, nikela, eta zinka elkartuz lortzen den metal nahastura eran. Metal preziatu hau pipita edo garau moduan agertzen da arroketan, lurrazpiko zainetan eta biltegi alubialetan. Urrea dentsoa, biguna, distiratsua eta ezagutzen den metalik xaflakor eta harikorrena da. Urre puruak kolore hori distiratsua dauka. Bitxigintzan nahiz odontologian erabiltzen da.
Metal astuna da, 19,3 gr/cm3-ko dentsitatea du, eta den metalik harikor eta xaflakorrena da, hainbesteraino non mikrometro bateko xafletan ere bana daitekeen. 1.063 °C-an urtzen da, eta 2.600 °C-an lurruntzen. Urak eta aireak ez diote erasotzen, ezta azidoek ere; bai ordea, oxidatzaile indartsuek, gai halogenoek esate baterako. Beroaren eta elektrizitatearen eroale ona da urrea. Aqua regia-k erasotzen du osagarri duen kloroarengatik eta merkuriotan disolbatzen da.






Masa atomikoa 196,96655 g/mol
Konfigurazio elektronikoa Xe 4f14 5d10 6s1
Elektroiak orbitaleko 2, 8, 18, 32, 18, 1

Iruzkinak