Hesteetako bakterioak serotonina sortzen laguntzen dute

Hesteetako bakterioek serotonina ekoizten laguntzen dutela ondorioztatu dute Caltech Kaliforniako Teknologia Institutuko ikertzaile batzuek. Saguetan ikusi dute nola bakterio jakin batzuek hesteetako zelulek serotonina gehiago ekoiztea eragiten duten. Cellen argitaratu dute lana.
Gero eta ikerketa gehiago argi uzten ari da elkarreragin handia dagoela hesteetako bakterioen eta gure gorputzaren artean. Caltecheko ikertzaile-talde bat aztertzen ari da nola komunikatzen diren bakterioak gure nerbio-sistemarekin, eta jakin nahi izan dute ea hesteetako ohiko bakterioek nolabait eragiten ote duten ostalariaren neurotransmisoreetan. Zehazki, serotoninarekin zer gertatzen den ikertu dute. Hainbat funtzio garrantzitsu ditu serotonina neurotransmisoreak, eta gorputzeko serotoninaren % 90 hesteetan sortzen da.

Iruzkinak