Carlotaren egunari morea



carlotaren egunkari morea bilaketarekin bat datozen irudiakEgilea: Gemma Lienas
Bilduma: oroimenean barrena
Argitaletxea: Erein

   
Liburu honen haria Carlotaren urtebetetzetik hasiko da amonak eguneroko bat oparitzen dionean. Azalean orban more bat izango du eta amonak egunkari more bat idaztera animatuko du. Amonak esango dion bezala betaurreko moreak jarriz.

Liburu hau, liburu sinple bat baino gehiago dela iruditzen zait, izan ere, feminismoa oso ageri uzten du eta liburu barnean dauden gertaerak  errealitatean oinarritutakoak izango dira.

Niri, pertsonalki, liburu hau gustatu zait, izan ere, gauza txiki askotaz konturatu ez arren matxismoaren parte dira, adibidez, egoera batek kontatzen duen moduan, gorputz hezkuntzako irakasleak ikasleari zera esaten dio, “altxa zaitez neska ematen dun lurrean etzanda hagola”, eta horrelako hainbat gauza… Gainera zoritxarrez egoera asko gaur egungo munduarekin erlazionatu ditut.

Liburu liluragarri honetan sartu nahi al duzu?

Iruzkinak