Nur eta bampiroen dantza


NUR ETA BANPIROEN DANTZA

Egilea: Toti Martínez de Lezea
Marrazkiak: Iván Landa
nur eta banpiroen dantza bilaketarekin bat datozen irudiakArgitaletxea: Erein
Lehenengo argitalpena

    Nurrek oraindik ez daki zer izango den nagusi izatean, agian surfeko irakaslea, edo bestela aktoresa edo gidoilaria… ez dauka oso argi, baina argi daukan barraka zinea izugarri gustatzen zaiola da. Amonaren lagun baten bitartez Nurrek eta bere lagunek zinemako plato batera joan eta bertan zinemako plato bat ikusteko aukera izango dute.  Izango al dute filmean tokirik? Transilvaniako dantzaldi ilunetan ezagutuko al dute jende bitxirik? Jarraituko al zaio zinea gustatzen?
 

    Liburu hau irakurtzera animatzen zaituztet abentura zaleentzat bidaia zirraragarria izan daitekeelakoan bainago. Horretaz gain banpiroen mundu ezkutuko hainbat ezagutza eskuratzen ditzakezula uste dut.
   Liburu hau sinplea dela iruditu zait, izan ere, istorioa jarraitzea oso erraza egin baitzait eta, era berean, erraz murgildu naiz istorioan.        Letrari dagokionez, handia dela deritzot eta oso erraz irakurtzen delakoan nago.
    Amaitzeko, nik gustura irakurri dudan liburu bat bada ere, nire ustez gazteagoentzat aproposagoa dela iruditzen zait.  

    
Itzal Zengotitabengoa Abadiano

2017/07/07

Iruzkinak