Saltatu eta joan eduki nagusira

Zoramena


Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Ezekiel liburuaren ohar-kritikoa

Egilea: Jasone Osoro  Izenburua: Ezekiel Argitaletxea: Elkar Urtea: 2009  Bilduma: Bihotz Taupadak

Ezekielek hamalau urte ditu. Etxean amarekin eta bere arrebarekin bizi da. Egun baten Ezekielek eta bere lagun-taldeak apustu bat egiten dute,  ea nor den neska bati musu ematen dion lehenengoa. Ezekielen lagun-taldeko inork oraindik ez dio musurik eman neska bati. Elena Ezekielen gelako laguna da, eta biek historiako lan bat elkarrekin egin behar dute. Ondorioz elkarrekin denbora asko ematen dute. Amaieran zer pasatuko da? Nor izango da musua ematen duen lehenengoa?

Animatu eta irakurri Ezekielen liburua dibertigarria delako, eta zalantzarik gabe, ziur aski azkenean liburuan nola amaitzen den   jakin nahiko duzu.

Ouafae Lahhit                       2014ko abenduaren 12a

Iqbalen historiaren laburpen tentagarria

Iqbalen historia

Idazlea:Francesco D´Adamo Liburuarenizenburua: Iqbalen historia Argitalpen data: 2003 Bilduma: Topaleku Argitaletxea: Aizkorri Itzultzailea: Lurdes Auzmendi



Liburu harrigarri hau Fatima-ren ikuspuntutik kontatzen da. Fatimaren gurasoek Hussain Khan-eri Fatima saltzen diote zorrak ordaintzeko. Fatimak Hussain Khan-en alfonbra lantegian 12 orduz lan egiten zuen rupia bakar batengatik. Hussain Khan-en txapazko lantegian Iqbal izeneko mutil bat ezagutuko du. Iqbalek alfonbra lantegitik ihes egingo du, baina poliziak harrapatu eta berriz ere lantegira eramango du. Iqbal lantegira heltzean beste umeei askatasunari buruz hitz egiten die eta Fatima eta gainerako umeak  liluratuta geldituko dira. Iqbalek eta beste batzuk askatasun mugimendu bat sortuko dute, Hussain Khan atxilotzeko. Zer gertatuko ote da Iqbalekin? Eta Fatimarekin?
Liburu honek liluraturik utzi nau, historiako pertsonaien lekuan ipintzen zara, momentuan sentitzen duten sentimenduak zuregana heltzen dira, adibidez: amo…