Zebra muskuilua erasotzaile lanetan

Mundu-mailako espezie inbaditzaile arriskutsuenen artean sailkatzen da zebra-muskuilua. Ur geza nahiz gazikaratako animalia txiki horrek Errusian du jatorria baina azken urteotan Euskal Herriko erreka eta lakuetan ezarri du habitat berria.

Hau, arriskutsu suertatzearen arrazoi nagusia ugaltze-gaitasun azkarra da, bi alditan gauzatzen dena. URA agentziaren esanetan, Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat puntutan aurki daiteke espeziea eta badirudi, gainera, zenbait ale autoktono desagerrarazteaz gain ur-hornidurarako hoditeriak buxatzen dituela.

Sortutako kalte ekonomiko zein ekologikoei aurre egiteko euskal administrazioak zenbait ekintza prestatu ditu. Abenduan ekingo zaio, esaterako, espezie inbaditzaileak Ibaizabal ibaiaren behe-ibilgua kolonizatzea saihesteko planari.




Infromazio iturria: euskalnatura.net

Iruzkinak