Nur eta Irlandarako bidaia









Izenburua: Nur eta Irlandarako bidaia
Idazlea: Toti Martínez de Lezea         
Ilustratzailea: Iván Landa
Argitaletxea: Erein                               
Argitalpen data: 2017ko maiatza











Egun batean Nur eta bere lagunak arratsaldea pasatzeko, denda magiko batera joatea adostuko dute. Denda oso bitxia izango da, han lan egiten duen emakume bezalakoa. Arratsaldea bertan emango dute, baina etxera itzultzeko ordua iritsi eta joan baino lehenago, ordea, Yan Yan andreak zerbait oparituko die. Nurri jadezko untxi bat egokituko zaio, baina ez da oso pozik geratuko eta Yan Yan andrea hortaz konturatuko da, alaitzeko jadezko untxitxo horrek zortea ematen duela esango dio, eta laguntza behar izanez gero, untxitxo horri deitzeko.


Etxera heldu eta betebeharrak egin ostean, gurasoei irakurtzera doala esango die. Ziztu bizian joango da bere logelara; bertan sartu bezain laster, bere liburu magikoa hartuko du eta bere Finn lagunaren herrixkara bidaiatuko du.

Bat-batean, herrixkan agertuko da, eta bere Finn lagunaren osaba ezagutuko du. Hitz egin eta gero, Finnengana joatea lortuko du. Beraiek ere beste denbora luze batez egongo dira hitz egiten. Baina Nurri, etxera heltzeko ordua iritsiko zaio; orduan, Finneri berarekin joateko esango dio. Finn, ordea, ezin izango da joan, erraldoi baten erruz arriskuan baitaude. Hori entzun bezain pronto Nurrek alde egingo du.
Zer gertatuko da Finnekin? Eta Nurrekin? Eta jadezko untxitxo bitxi horrek zer zerikusi du bidaia honekin?


Liburu hau abentura eta fantasia gogoko duten irakurleei gomendatzen diet, fantasia eta abentura ugariko liburua baita. Nire iritziz, ez du irakurtzeko inolako esfortzurik eskatzen, nahiko erraza baita liburua irakurtzea. Horrez gain, benetako lekuak deskribatzen ditu eta oso interesgarria eta entretenigarria dela ere iruditu zait. Nahiz eta liburu hau irakurri dudan, sinplea dela iruditu zait, beraz, ni baino gazteagoentzat gomendatzen dut.

Iruzkinak