Galaxiako bilatuena lur jota



Liburu honen egilea: John Kloepfer
Marrazkiak: Nick Edwards
Argitaletxea: Desclée
Argitaratzea:2015




Resultado de imagen de galaxiako bilatuena lur jotaKevin Brewer-ek hamahiru urte ditu, eta hainbat lagun ditu Warner, TJ eta Tara. Eurak udako kanpamentu batean daude, ZTIM deiturikoa (zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematikak).
Kevin Brewer-ek eta bere lagunek euren bizitzako udarik onena eta (txarrena) pasatuko dute. Estralurtar bat urruneko planeta batetik Lurrera ekarri ondoren, segundo batzuez Kevin unibertsoko erregea izango da, baina hori laster amaituko da.Unibertsoko estralurtar gaizkile bikote batek Lurra inbadituko dutelako berriro.
Jendea aztoratuta egongo da normala den bezala eta estralurtarrek pozoia duten liztor erraldoi armada bat ekarriko dute.
Kevin eta lagunak Lurra salbatu beharko dute bigarren aldiz eta hau lehen aldian baino zailagoa izango da; nola lortuko dute Lurra salbatzea?

Nire iritzia:Niri liburu hau asko gustatu zait oso irudimentsua delako eta gehien bat niri marrazkiak gustatu zaizkit. Hori bai, lehen liburua irakurri ez baduzu `Galaxiako bilatuena´ ez du zentzu handirik izango. Horregatik lehenik lehena irakurtzea gomendatuko nizueke.

Iruzkinak