MIRARI HEGALARI


Liburu honen egilea: Iñaki Zubeldia                               
Marrazkiak: Jabier Erostarbe
Argitaletxea: Ibaizabal argitaletxea
Argitaratzea:2011ko otsailean 5ean

Resultado de imagen para Mirari hegalari
Mirari, hamar urte dituen neskatila txikitxo bat da. Berari burla egiten diote ikastolan txikitxoa delako, bera saminez beteta sentituko da, eta gehien lagunduko diona bere lagunak izango dira. Bere lagunek, (Enara eta Janire) animatu egingo dute. Egun batean, horri aurre egiteko zeozer egitea pentsatuko du. Plan hori denborarekin pentsatu ondoren, dena prestatu, bi motxila handi egin, batean janaria sartu eta bestean bere plan sekretua sartuko du. Plan horrekin pentsatzen du, ez dutela inoiz gehiago irainduko, denak heroi bezala begiratuko dutela etab.
Zein uste duzue izango dela bere plan misteriotsua?

NIRE IRITZIA: Nire ustez liburu hau oso ondo dago. Horrez gain liburu hau ez da batere aspergarria marrazkiak dituelako, oso luzea ez delako eta liburua berez, entretenigarria delako. Nire ustez liburu honen esanahia da: bullying-a jasaten baduzu eta ezer ez zarela pentsatzen baduzu, ahalegin askorekin lortu ahal duzula denentzako pertsona “inportante” bat izatea.

Iruzkinak