Gizajo baten egunkaria

gizajo baten egunkaria 3 bilaketarekin bat datozen irudiak

Gizajo baten egunkaria:
Hauxe besterik ez nuen behar!


Liburuaren datuak:
Idazlea: Jeff kinney
Itzultzailea: Miren Arratibel
Argitaletxea: Alberdania



Liburu honetan mutiko baten bizitza azaltzen du, umorea oso ondo erabiliz. Mutiko horren izena Greg da. Bera oso mutiko ahula da, eta gainera ez zaio bat ere gustatzen kirola egitea eta orduan egun guztia telebistaren aurrean pasatuko da. Baina bere aita kokoteraino egongo denez bere jarrerarekin eta futboleko talde batera apuntatuko du. Entrenatzen duen lehenengo egunean,  futbolera jokatzen hain txarra denez, baloiak hartzeko zeregina jarriko diote, baina Greg-ek gustuko ez duenez, futbola utziko du. Greg-ek jarrera berdinarekin jarraituko du, baina orain gauza gehiago egingo ditu  txarto, adibidez, oso berandu arte geratuko da telebista ikusten eta gero klasean lo hartuko du.  Orduan bere aitari burura etorriko zaio kanpamendu militar bat, eta Greg barrura sartu nahiko du.

Azkenean Greg kanpamendu militar horretara joango da?


Niri liburu hau asko gustatu zait gizajo honen bizitza oso barregarria delako. Beti hanka sartzeak egiten dituelako. Nik gizajo baten egunkariaren lau liburu ditut irakurrita eta lau horietatik nire ustez hau gehien gustatu zaidana da.

Iruzkinak