Jara



Egilea: Jasone Osoro
Marrazkiak: Luis Astrain
Argitaletxea: Alfaguara zubia
13. Argitalpena

Erlazionatutako irudia
     Jarak, 13 urte bete ditu. Jada ume txikia izateari utzi eta nerabe baten bizitzan murgilduko da. Horrek bere pentsamenduetan, gorputzean, inguruan… aldaketa ugari sortuko dizkio, izan ere, mundu guztia bere aurka eta berarekin haserre daudela irudituko zaio, bere gurasoek errieta ugari egingo dizkiote, horrenbeste urtetan gustuko duen pertsona konkistatzen saiatuko da, ume txintxoa izateari utziko dio, bere gorputza itxuraz aldatuko du… Baina, gustuko duena konkistatuko al du? Gurasoek ulertuko al dute? Bere gorputza den bezalakoa maitatuko al du? Lagunekin arazoak izango al ditu?

     Nik, liburu hau irakurtzera gomendatzen zaituztet liburu oso kitzikagarria baita.
     Liburu hau oso azkar irakurtzen da, oso erraz ulertzen da eta ez dut esaldia bi aldiz irakurtzeko premiarik izan. Era berean istorioan murgiltzea oso erraza egin zait.

Itzal Zengotitabengoa Abadiano


Iruzkinak