Saltatu eta joan eduki nagusira

Tunelaz bestaldean


Liburu honen egilea: Joserra Garzia Garmendia
Argitaletxea: Arrigorriaga
Argitaratzea: 2000. urtean.


Resultado de imagen para Tunelaz bestaldean
Martin izeneko mutil baten bizitza oso tristea eta txarra da. Lagunekin ibiltzen da jolasean,
gehienetan hondartzan, neskei buruz hitz egiten, futbolean jolasten edo, arroken kontra
borrokatzen.
Normalean Andonik agintzen du gehienetan. Bera hondartzako tuneletik pasatzen denean,
gitarrajole bat ikusten du, gitarrajole horrek beste hizkuntza batean kantatu, eta Martin pasatzen den
bakoitzean abesti berdina joko du, eta abesti horretan Pelaio hitza hainbat aldiz errepikatzen da.
Martini arraroa egingo zaio pertsona hori bera pasatzen denean beti dagoelako abesti berdina
joten, eta gainera, denbora guztian, “pelaio” hitza errepikatuko du.Zer izango da pelaio hitza?
Nor izango da gitarrajolea? Zerbait esango nahiko dio Martini abestiarekin behin eta berriro
errepikatzen duelako?

Niretzako liburu hau oso ondo dago, gainera sari baten irabazle izan da, eta niri, bizitzako
gauza asko gertatzen direlako eta gauza batzuetan berekin identifikatzen naizelako gustatu zait.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Ezekiel liburuaren ohar-kritikoa

Egilea: Jasone Osoro  Izenburua: Ezekiel Argitaletxea: Elkar Urtea: 2009  Bilduma: Bihotz Taupadak

Ezekielek hamalau urte ditu. Etxean amarekin eta bere arrebarekin bizi da. Egun baten Ezekielek eta bere lagun-taldeak apustu bat egiten dute,  ea nor den neska bati musu ematen dion lehenengoa. Ezekielen lagun-taldeko inork oraindik ez dio musurik eman neska bati. Elena Ezekielen gelako laguna da, eta biek historiako lan bat elkarrekin egin behar dute. Ondorioz elkarrekin denbora asko ematen dute. Amaieran zer pasatuko da? Nor izango da musua ematen duen lehenengoa?

Animatu eta irakurri Ezekielen liburua dibertigarria delako, eta zalantzarik gabe, ziur aski azkenean liburuan nola amaitzen den   jakin nahiko duzu.

Ouafae Lahhit                       2014ko abenduaren 12a

Zenbat planeta daude unibertsoan?

Sei urtez ikertzen jardun ondoren 100.000 milioi planeta daudela gure galaxian kalkulatu dute zientzialariek.

Carlotaren egunkari morea

Izenburua: Carlotaren egunkari morea Idazlea: Gemma Lienas Itzultzailea: Jesus Mari Lasa Argitaletxea: Erein Argitalpen data: 2004







Gaur Carlotaren urtebetetze eguna izango da.Carlotari urtebetetze egunerako amona Isabelek eguneroko more bat oparituko dio, Carlotak sekulako disgustua hartuko du, ez baitzuen hori nahi. Baina bat-batean amonak galdetuko dio ea oparia gogoko duen. Carlota opariari buruz bere iritzia ematera doanean bere amak begirada eraginkor horietako bat botako dio. Orduan Carlotak asko gustatu zaiola esango du, eta sukaldera joango da txokolatezko pastelaren zati bat hartzera, pastela jan bezain laster etxeko korridoretik desagertuko da bere logelan sartuz. Logelara sartu bezain laster ohean etzango da, baina bat-batean norbaitek atea joko du. Carlotak bere neba Marcos dela pentsatuko du, baina ez da Marcos izango, bere amona Ana baizik. Amona bere ondoan eseriko da eta ia haserre dagoen galdetuko dio, Carlotak egunkaria erakutsiko dio. Amonak itzelezko poza hartuko du eta …