Saltatu eta joan eduki nagusira

Eskularru Beltzak

Izenburua: Eskularru beltzak
Marrazkilaria:Joseba Larratxe
eskularru beltzak bilaketarekin bat datozen irudiakEgilea: Jasone Osoro
Argitaletxea: ELKAR


Liburuan zazpi pertsonai nagusi daude: Baba, Beire, Linda, Lete, Beyonse, Kar eta Bala txakurra.
Beire udaleku batera bidaliko dute ingelesa ikas dezan, baina egun batean udalekutik ihes egitean txabola txiki bat aurkituko du basoaren erdian eta, abentura gustatzen zaionez, sartu egingo da.  Bat-batean mutil bat ikusiko du zaku bat jotzen eta harrituta hizketan hasiko dira.
Ezagunak egin ostean Babak boxeoan  erakutsi nahiko dio, baina Beirek boxeoan egiteko beldurra edukiko du.  Egunak pasa ostean eta gero eta harreman estuagoa egin ostean, Babak Beire boxeo lehiaketa baten izena emango du eta Beire harritu egingo da.

Zer gertatuko zaio Beireri lehiaketan?

Liburua asko gustatu zait, nahiz eta marrazki asko ez eduki daudenak oso baliagarriak dira istorioan kokatzeko, horrez gain erraz irakurtzen den liburu bat da eta kapituluak irakurtzen joan ala  liburua gero eta interesgarriagoa bihurtzen da.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Ezekiel liburuaren ohar-kritikoa

Egilea: Jasone Osoro  Izenburua: Ezekiel Argitaletxea: Elkar Urtea: 2009  Bilduma: Bihotz Taupadak

Ezekielek hamalau urte ditu. Etxean amarekin eta bere arrebarekin bizi da. Egun baten Ezekielek eta bere lagun-taldeak apustu bat egiten dute,  ea nor den neska bati musu ematen dion lehenengoa. Ezekielen lagun-taldeko inork oraindik ez dio musurik eman neska bati. Elena Ezekielen gelako laguna da, eta biek historiako lan bat elkarrekin egin behar dute. Ondorioz elkarrekin denbora asko ematen dute. Amaieran zer pasatuko da? Nor izango da musua ematen duen lehenengoa?

Animatu eta irakurri Ezekielen liburua dibertigarria delako, eta zalantzarik gabe, ziur aski azkenean liburuan nola amaitzen den   jakin nahiko duzu.

Ouafae Lahhit                       2014ko abenduaren 12a

Zenbat planeta daude unibertsoan?

Sei urtez ikertzen jardun ondoren 100.000 milioi planeta daudela gure galaxian kalkulatu dute zientzialariek.