Jupiterri begirada sakona


Jupiterren hainbat ezaugarriri buruzko xehetasunak eman dituzte Nature aldizkarian argitaratutako artikuluan. Jupiterren azala asko ikertu den arren, banda ilun eta argi horien azpian zer gertatzen den ez da ongi ezagutzen. Ondorioztatu dute, grabitazio-eremuaren neurketa zehatzak eginez informazio asko lor daitekeela planetaren barnealdeaz. Ikusi dute azalean banda gisa ikusten diren korronteak, ez direla azaleko kontu bat, 3.000 kilometroko sakoneraraino iristen direla.

jupiterri-begirada-sakonagoa







Iturria: Elhuyar aldizkaria

Iruzkinak