Saltatu eta joan eduki nagusira

Nur eta haize arrosa

nur eta haize arrosa bilaketarekin bat datozen irudiak  IZENBURUA: Nur eta haize-arrosa
 ARGITALETXEA: Erein
 EGILEA: Toti Martínez de Lezea
 MARRAZKILARIA: Juan Luis Landa
 BILDUMA: Nur euskaraz, 7
 ARGITALPEN DATA: 2011-12-02


Liburu honetako protagonista Nur deituriko neska gazte bat da. Nur Larrabetzukoa da, baina 5 urte daramatza Txinan bizitzen. Bere  urtebetetzearengatik bera eta gurasoak Larrabetzura etorriko dira. Bertan aitonak, opari bat emango dio, opariaren barruan giltza zahar bat egongo da eta Nurrek zerena den asmatu beharko du, aitonaren oihanean eginda dagoen etxetxo bateko giltza da, etxe horren ondoan lau puntu kardinalak adierazten dituen borobil bat egongo da, “haize arrosa” bat. Nur eta lagunek harrituta “haize arrosa” hori aztertzen hasiko dira. Zertarako izango da “haize arrosa”?

Niri liburu hau asko gustatu zait, izan ere, nire adineko gazteentzat dela uste dut.
Gainera Nur bildumako liburuak betidanik irakurri ditut eta asko gustatu zaizkit.
Horregatik, 10-14 urte dutenei gomendatzen diet liburu hau.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Ezekiel liburuaren ohar-kritikoa

Egilea: Jasone Osoro  Izenburua: Ezekiel Argitaletxea: Elkar Urtea: 2009  Bilduma: Bihotz Taupadak

Ezekielek hamalau urte ditu. Etxean amarekin eta bere arrebarekin bizi da. Egun baten Ezekielek eta bere lagun-taldeak apustu bat egiten dute,  ea nor den neska bati musu ematen dion lehenengoa. Ezekielen lagun-taldeko inork oraindik ez dio musurik eman neska bati. Elena Ezekielen gelako laguna da, eta biek historiako lan bat elkarrekin egin behar dute. Ondorioz elkarrekin denbora asko ematen dute. Amaieran zer pasatuko da? Nor izango da musua ematen duen lehenengoa?

Animatu eta irakurri Ezekielen liburua dibertigarria delako, eta zalantzarik gabe, ziur aski azkenean liburuan nola amaitzen den   jakin nahiko duzu.

Ouafae Lahhit                       2014ko abenduaren 12a