Saltatu eta joan eduki nagusira

Poliedroak gure bizitzan


Dadoa, poliedro erregular bat da. 8 erpinez, 12 ertzez eta 6 aurpegiz osatuta. Dadoaren aurpegi bakoitza karratu bat da, hau da, alde guztiak berdinak dituela eta angelu guztiak 90º dituztela. Dadoa, mahai jokoetarako erabiltzen da, bakoitzak zenbat zenbatu behar duen jakiteko. Aurpegi bakoitzean zenbaki desberdin bat dauka, 1tik 6ra.

dado bilaketarekin bat datozen irudiak



Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Ezekiel liburuaren ohar-kritikoa

Egilea: Jasone Osoro  Izenburua: Ezekiel Argitaletxea: Elkar Urtea: 2009  Bilduma: Bihotz Taupadak

Ezekielek hamalau urte ditu. Etxean amarekin eta bere arrebarekin bizi da. Egun baten Ezekielek eta bere lagun-taldeak apustu bat egiten dute,  ea nor den neska bati musu ematen dion lehenengoa. Ezekielen lagun-taldeko inork oraindik ez dio musurik eman neska bati. Elena Ezekielen gelako laguna da, eta biek historiako lan bat elkarrekin egin behar dute. Ondorioz elkarrekin denbora asko ematen dute. Amaieran zer pasatuko da? Nor izango da musua ematen duen lehenengoa?

Animatu eta irakurri Ezekielen liburua dibertigarria delako, eta zalantzarik gabe, ziur aski azkenean liburuan nola amaitzen den   jakin nahiko duzu.

Ouafae Lahhit                       2014ko abenduaren 12a