RNA-injekzio batez, barraskilo batetik bestera oroimena transferitzea lortu dute

Oroimenari buruz dakiguna kolokan jar dezakeen ikerketa bat egin dute Kaliforniako Unibertsitateko neurozientzialariek: Aplysia californica espezieko itsas bareak hartuta, buztanean kableak ezarri eta hainbat deskarga elektriko eman zizkieten. Hala, sentsibilizatuta geratu ziren animaliok, eta gerora, buztanean ziztada ematen zietenean, deskargak gogoratuta, beren zakatzak uzkurtzen zituzten, beren burua babesteko mekanismo gisa.

Bada itsas bareak sentsibilizatu ondoren, haien nerbio-sistema zentraleko RNA erauzi eta beste itsas bare batzuetan injektatu zuten ikertzaileek. Emaitza ikusgarria izan zen: itsas bare horiek ere sentsibilizatuta azaldu ziren, deskarga elektrikoen oroimena jaso balute bezala. Hortaz, ikertzaileen ustez, RNA molekulak egon daitezke inplikatuta barraskiloan defentsa-erreflexua eragiten duten oroimenen sorreran.
rna-injekzio-batez-barraskilo-batetik-bestera-oroi
Informazio-iturria: Zientzia.eus

Iruzkinak