Etsai gordea

Resultado de imagen de etsai gordeaIzenburua: Etsai gordea
Egilea: Jokin De Pedro
Argitaletxea: Elkar
Argitalpen data: 2013
Ilustratzailea: Iker Ayestaran







Josu Arriola oso famatua da bere herrian. Egun normal batean, bere etxerantz joatean, postontzian gutun bat aurkituko du, gutun anonimo bat. “Zure egunak zenbatuta daude, denak du bere ordaina, aurpegi faltsu hori ezabatuko dut albistegietatik” ipiniko du bertan, gutunean. Mehatxua jasoko du telebistan Josu Arriolak eta horren ondorioz bere bizimodua hankaz gora jartzen dela ikusiko du. Josuren ilobaren laguntzaz, ibiliko dira kasua argitu nahian. Mehatxuen jatorria ikertzeko Arriolaren bizimoduan murgilduko da Gorospe inspektorea eta prozesu horren lekuko izango dira orriak eta egunak aurrera egin ahala.  
Ertzaintzak, ilobak eta inspektoreak espero ez duten amaiera bat izango du. Nola amaituko da? Bizirik irtengo al da kazetaria?


Niri liburu hau asko gustatu zait. Oso misteriotsua da eta dibertigarria. Irakurri ahala, jakin nahiak gehiago irakurtzera bultzatzen zaitu. Gainera, 127 orri ditu soilik, oso arin irakurtzen da. Oso desberdina iruditu zait bizkaieraz kontatzen duelako,  oso ondo ulertzen da. Liburu hau, batez ere, misterioak gogoko dituenari gomendatzen diet.



Iruzkinak