NASAk astronautak bidaliko ditu Ilargira Martera abiatu aurretik



NASA Ameriketako Estatu Batuetako Espazio Agentziak astronautak bidali nahi ditu Ilargira, Martera abiatu aurretik, Donald Trump AEBko presidenteak agindutakoari erantzunez.

AEBko Espazio Agentziak National Space Exploration Campaignproiektua bidali du AEBko Kongresura. Horren arabera, misioak egingo ditu datozen urteetan Lurraren orbitara, Ilargira eta Martera.

Agentziak azaldu duenez, 2023tik aurrera Ilargiaren inguruan orbitatzea eta 2020ko hamarkadan Ilargian lurreratzea nahi du, eta egitasmo bat garatzen ari da horretarako.
Marte. Agentziak


Informazio iturria eta argazkia: eitb.eus

Iruzkinak