IZENBURUA: HAU EZ DA ZOO BAT!

IDASLEAK: ALAINE AGIRRE & IRATXE LOPEZ DE MUNIAIN

ARGITALETXEA: ELKAR

ARGITARAPEN DATA: 2015



Malen, neskatxa gazte bat da. Beti nahi izan du animalia bat etxean, zaindu ahal izateko, maitatu ahal izateko… Baina tamalez bere gurasoek ez diote uzten. Malenek behin eta berriz eskatuko die bere gurasoei ia animalia bat eduki ahal duen baina bere aitak erantzungo dio nazkatuta:-HAU EZ DA ZOO BAT!!! - Baina Malenek ez zuen amore ematen.

Handik gutxira Malenek eskola hasi eta bere irakasleak animaliak dituela ohartuko da. Malen pozez saltoka hasi eta denbora guztian animaliekin zegoen, bera izango baita animalien zaintzailea. Egun batean Malenen irakasleak bi arrain eskainiko dizkio, eta Malen oso, oso, baina oso pozik egongo denez momentu horretan, arrainak etxera eramango ditu. Bere gurasoei arrainak onartzea kostatuko zaie eta azkenean arrainak etxean geratuko dira. Azkenean Malenek animalia asko ekarriko ditu etxera. Baina bere gurasoek utziko al diote hainbeste animalia etxean edukitzen?




IRITZIA:




Nik uste, nire bezalako adina duten umeentzat ez dela hain interesgarria, txikiagoentzako aproposa da. Nik 7-9 urte bitarteko umeei gomendatuko nieke, adin hori duten umeentzat oso ondo dago. Gomendatzen dut.






Jone Lezaun

Iruzkinak