Euskarako berria:

                                     Euskararen txokoa:





Gaztelumendik jantzi du Gipuzkoako txapela:

 Bigarrenez irabazi du añorgarrak Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa. Finalaren aurretik, bi saiotan kantatu du aurtengo txapelketan, eta biak irabazi ditu. Finala ere bai. Agin Labururekin jokatu du buruz burukoa. Xabier aitak jantzi dio txapela Beñat Gaztelumendiri.

Beñat Gaztelumendik irabazi du Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa, bigarrenez. Xabier aitak jarri dio txapela; Pili amari eskaini dio semeak. Buruz burukotik kanpo gelditu da Martin, puntu bakarragatik; hirugarren izan da. Haren atzetik sailkatu dira, hurrenez hurren: Nerea Elustondo, Oihana Iguaran, Ane Labaka, Beñat Lizaso eta Jon Maia.

Beñat Gaztelumendi, Xabier aitari begira, hark txapela jarri aurretik. ©Gorka Rubio, Foku

   Data: 2019ko abenduaren 14a
  Iturria: https://www.berria.eus/                                                               
  Egilea: GARIKOITZ GOIKOETXEA

Iruzkinak