Nur eta irlandarako bidaia

Nur eta irlandarako bidaia bilaketarekin bat datozen irudiak
 


Idazlea:Toti Martinez De lezea
Argitaletxea:Erein
Marrazkilaria:Iván Landa



Nik irakurri dudan liburua Nur eta Irlandarako bidaia da. Toti Martinez De lezeak egin du liburu hau Nur historia askotan dagoen bilduma da 14 liburutan hain zuzen ere.Nur Txinan bizi da, Pekinen, eta bere herrian lagun ugari ditu; beraiekin denda batera doaz eta Ayanak, lagunetariko batek, esan du denda hori magikoa dela. Nurrek gauza magikoak gustoko ditu, oso gustoko, bertan bakoitzari figuratxo bat oparituko die dendako andere zaharrak. Nurri untxi polit bat tokatu zaio eta bertako andereak esan du untxi horrek  suertea ematen duela eta behar duenean laguntza emango diola.Ondoren, Irlandan egin zuen lagun majiko bat faltan botatzen du eta berak erabakiko du hara joatea, Irlandara. Lagun magiko hori Finegas da eta nomo txiki bat da.
Pentsatuko duzue, nolatan joango da Nur Txinatik Irlandara? Ba, erraz, berak duen liburu magikoarekin joango da.
Abentura hastera doa, eta amaieran zer gertatuko da?

AAAA ez noa esatera, zuek irakurri beharko duzue!!!

Nire ustez oso liburu polita da, abenturaz betetakoa eta oso interesgarria ere. Umea bazara ezin duzu ezetzik esan liburu honen aurrean, benetan oso liburu guaia eta emozionantea da. Nire ustez gomendagarria da.

Iruzkinak

  1. Espero dut liburu hau irakurtzea zeren oso entretenigarria da Aiooo!!!

    ErantzunEzabatu

Argitaratu iruzkina