NI. EUS

Ni. eus euskarazko gmail berri bat da.Maiatzaren 17an, interneten nazioarteko eguna ospatuko da. Horrekin batera, Puntueus Fundazioak ni.eus, Guebs euskal enpresarekin batera garatutako euskarazko e-mail zerbitzua, aurkeztu du


Ni.eus-ek pertsonen arteko harreman digitaletan .eus domeinua erabiltzea ahalbidetuko du: doako bertsioan ni.eus domeinuan edo ordainpeko planen kasuan, norberaren gustuko .eus domeinua pertsonalizatuta.

Ni.eus euskaratik eta euskaraz sortutako posta zerbitzua da, Puntueus Fundazioak azaldu duenez, eta dena eskaintzen du euskaraz: bezeroarentzako arreta, web interfazea, laguntza dokumentuak eta bezero-gunea.


Haren sortzaileek azaldu dutenez, pribatutasuna da ni.eus posta zerbitzuaren bereizgarrietako bat: ez du iragarkirik erakusten, ez erabiltzailearen inolako jarraipenik egiten eta komunikazioak zifratuta daude. Eta edozein gailuetan erabili ahal da.
Martxan da ni.eus posta elektronikoko zerbitzua

Iruzkinak