Egoera berri baten hasiera


Uda arraro eta berezi honen bukaera iritsi da, esperientzia desberdina izan da, baina orain, ikastolara bueltatu behar gara.
Ikastola ere bai etapa berri bat izango da, eta Covid-19aren egoera honen ondorioz, hainbat neurri eta ohitura desberdinak agertu dira.
Maskararen erabileraz ohitu behar izango gara, eta gure gelakideekin kontaktu handirik izan gabe ikasi beharko dugu.

Bakoitzarentzako desberdina izango da ikasturte hau, baina niretzako, momentuz, desberdina izango den arren, aurreratu ahalko dudala uste dut. Eta metodo honetara ohitu ahalko naizela ikusten dut.

Alde batetik behintzat, egoera honek ikasteko balio digu, eta esperientzia berri bat bizitzeko aukera.

Zaila izango den arren, denon artean gaindituko dugu!

Iruzkinak