Eman diezaiogun hasiera on bat ikasturteari!

 Irailaren 9-a iritzi zen atzo, beraz ikastolara bueltatzeko ordua iritzi zitzaigun.

Egoera berezia bizitzen hari gara mundu guztian zehar Coronavirusa dela eta, ondorioz neurri bereziak hartu dituzte Txintxirri Ikastolan adibidez:


-Musukoa jantsita eduki  behar dugu denbora guztian, (momentu batzuetan distantzia mantendu ahal bada, arnasteko jeitzi ahal da).

-Eskuak sarritan garbitu behar dira desinfektantearekin edo xaboiarekin, hori errazteko, irakasgai bakoitzeko irakasle batek desinfektantea banatuko dio gelako ikasle bakoitzari jolastokitik igo eta gero.

-Gelako mahiak metro eta erdiko distantzia batera egon beharko dira, ondorioz ikastolako langileak marka batzuk egin dituzte lurrean, mahi bakoitza non jartzeko jakitzeko.


Apur bat arraroa egiten ari zaigu bai ikastolako ikasleei bai irakasleei, baina denok errespetatzen baditugu jarri dituzten neurriak, oso erraza egingo zaigu egoera honetatik aurrera ateratzea!



Iruzkinak

Argitaratu iruzkina