Ikastolara bueltan

 Jada hasi da 2020-2021eko kurtso hasiera. Uda bukatu da eta lanean hasteko garaia da. Denok itxaroten egon garen eguna iritsi da. Neurri zorrotzak harturik ekin diogu ikasturte berriari.

Ikaskide eta irakasleak berriz elkartu gara zalantza askorekin eta gogo handiekin. Musukoa aurten ezinbestekoa izango da, eskuak garbitzea ere oso garrantzitsua izango da eta klase barruan zein kanpoan segurtasun distantzia babestea garrantzizkoa izango da. 

Neurri guzti hauei kasu eginez, ikasturte oso bat  dugu aurretik, beraz pazientzia askorekin hartuko dugun ikasturtea izango da. Ikasturte berezia izan arren badakigu oso ondo pasatuko dugula!



Iruzkinak

Argitaratu iruzkin bat