Eskularru beltzak 2 (Casting-a)

Eskularru beltzak. Casting-a: 2: Amazon.es: Osoro Igartua, Jasone ...

 Eskularru beltzak 2


Izenburua:  Eskularru beltzak (casting-a)

Idazlea: Jasone Osoro

Argitaletxea: Elkar

Argitalpen data: 2017


Beirek bazekien ikasturte hau zaila egingo zitzaiola Baba ikasgela berean egonik. Lete, Kar eta Beirek osatzen zuten Sua taldea, beste talde batekin jokoan ibiliko da ikasturte osoan, Baba, Linda eta Beyonzek osatzen zuen taldearekin. Ikasturte honetan telebista saio batean apuntatzeko casting-ak istiluak ekarriko ditu, baita aspaldiko lagunak ere. Bestetik, Beirek gelako ordezkari bezala, mozorro festa bat antolatzen du Sua taldekoen laguntzaz, bertan sorpresa ugari egongo dira eta ikasle asko beldurrei aurre egiten saiatu beharko dira. Festa horien guztien tartean, Baba Ring gainera itzuliko da eta partida berezi bat egongo da jokoan. Ikaskideen artean harreman berri eta desberdinak egongo dira, Baba eta Leteren harremanarekin, ordea, zer gertatuko da? Sua taldekoak konturatuko dira harremanaz?



Nire ustez oso liburu entretenigarria da. Irakurtzen ez zara aspertzen eta hitz berriak ikasten dituzu. Gainera marrazki gutxi batzuk ditu eta asko laguntzen du liburua ondo ulertzen. Liburu hau 12-14 urte dituzten haurrei gomendatuko nieke, liburuko gertaerak adin horretan interesatzen direlako.



2020ko azaroaren 3a

Izar Mendibil


Iruzkinak