Nire alabak ez dauka erremediorik

Nire alabak ez dauka erremediorik: 194 (Xaguxar): Amazon.es: Mendizabal  Aranburu, Antxiñe, Morcillo Borrega, Jose Mari: LibrosLiburuaren izenburua: Nire alabak ez dauka erremediorik 

Liburuaren idazlea: Mendizabal Aranburu, Antxiñe.

Argitaletxea: Elkar

Argitalpen data: 2013ko maiatzaren 2a


Irati, hamalau urteko neskatila bat da. Baina pixkanaka-pixkanaka nerabezaroan sartzen hasiko da eta ganorabako bat bihurtuko da. Batzuetan triste xamar eta goibel dago, eta derrepentean, poz-pozik jar daiteke, txori kantari bat bezain alai. Jada, Iratik ez dauka bere gurasoenganako errespeturik, aspaldian bere gelan itxita dago...

Baina bere amak ez du ezer ulertzen, ikastola izango da? Hormonak agian? Zer gertatzen zaio Iratiri?

Ama laguntzen saiatzen da, baina biak haserre bukatzen dute beti. Zergatik?

Iratiri, ezusteko batzuk ere gertatzen zaizkio, baina nerabezaroak alde onak ere baditu.

Nolakoa izango da nerabe baten bizitza? Eta nerabe baten gurasoena?



Nire iritzia:

Niri asko gustatu zait liburu hau, oso identifikatuta sentitu naizelako, bai amaren egoeretan eta bai nerabearenetan ere, adibidez, “amak esaten duenean bere eguneko lehenengo kafea hartu baino lehenago ez dela pertsona”.

Nik eta nire amak edukitzen ditugun liskar eta anekdota batzuk liburu honetan ageri dira, eta asko dibertitu naiz horiek gogoratzen. Eta esan behar da, liburua barregarria dela eta oso ondo ulertzen dela.


Beste alde batetik, liburuak ez dauka behar den misterio txiki hori, irakurtzen jarraitzen bultzatzen zaituen gauza hori, baina hain identifikatuta sentitu naizenez, oso azkar irakurri dut.


Liburu hau guztiz gomendatzen dut, animatu zaitez irakurtzera!



Jone Lezaun, 2020ko azaroaren 3a


Iruzkinak