Nur eta irlandar gnomoa


Izenburua: Nur eta Irlandar gnomoa 

Idazlea: Toti Martinez de Lezea 

Argitaletxea: Erein

Irudiak: Juan Luis Landa

Argitarapen data: 2013ko otsailean



Udaro bezalaxe, aurten ere bere amonaren etxera joango da Nur. Bertan, sukaldean dagoen bitartean, Irlandako nogmo batekin egingo du topo, zaborrontzian dagoela ohartuz. Hortik aurrera bi honek lagun handiak bihurtuko dira.

Nogmoak ez du Nurren amonaren etxetik alde egin nahi, Nurrekin jolasean ibili nahi duelako. Egun batean irlandarra, lo egiten geratuko da amonaren etxean. Honek etxe txiki bat egingo du beraien etxean, honek etxea erakutsiko dio, baina, Nur oso handia dela eta, ezin izango da sartu. Nogmoak Nur sartu nahi zuen eta magia eginez neskatila txikitu egingo du. Egunak pasatzen doazen bitartean nogmoa etxera bueltatzeko garaia heltzen da. Honek kamioi bat hartu beharko du portura iristeko, eta portuan itsasontzi bat etxera itzutzeko. Nurrek kamioian sartzen lagundu nahi dio, baina kontua da, inork ohartu gabe egin nahi duela.

Nola lortuko dute inor ez konturatzean? Lortuko dute? Bera bakarrik joan izan ahalko da? Zer gertatuko da?

Nire ustez, liburua ondo dago, alde batetik azkar irakurri ahal delako eta, bestetik, pertsonaiak oso dibertigarriak dira. Kontatzen duen istorioa polita da eta interesgarria. Nik liburua gomendatuko nuke.

Iruzkinak