Magali ez dago bakarrik

                                                                 Magali ez dago bakarrik


Izenburua:
Magali ez dago bakarrik                                                            

Idazlea: Jon Andueza

Argitaletxea: Elkar

Argitalpen data: 2019



2018a da, eta Nekane zuzendariaren bulegoan dago diputazioako psikologo baten zain. Azken aldian Bergarako Ipintza institutuan hainbat ikasle eraso sexual baten biktima izan dira, batik bat, Nekane eta Magali. Horri aurre egiteko Nekanek bere eta bere ahizpa Magaliren kasuak kontatu dizkio psikologoari, Nekane lasaiago eta babestuta senti dadin.

Baina batzarra amaitzerakoan Nekanek oso arduratuta jarraitzen zuen Magaligatik. Ez du bere ahizpa maiteari ezer gertatzerik nahi, bera errugabea baita. Institutuan eta kalean hainbat pertsonek berdina galdetzen diote “Ondo al dago zure ahizpa?”

Zer gertatuko da? Zer gertatuko ote zaie Magaliri eta Nekaneri?



Iritzia:

Liburu hau edozein nerabe edo nagusientzako gomendagarria dela iruditzen zait, liburu honek munduan nolako pertsonak dauden erakusten zaizu. Niri liburu hau asko gustatu zait, laburra izan arren, pasarteak oso modu zehatzean kontatzen ditu. Niretzako oso gogorra izan da, ez nuen uste pertsonak horrelakoak izatera heldu ahal garenik. Liburu hau primerakoa da, baina hobetzeko pertsonaiak nolakoak diren gehiago zehaztuko nuke.


Elene Garcia

2020ko abenduaren 24a


Iruzkinak