Ikasbidaia ( Eskularru Beltzak 3)

Izenburua: Ikasbidaia (Eskularru Beltzak)

Idazlea: Jasone Osoro

Argitaletxea: Elkar

Argitalpen data: 2018ko apirilak 17.


Oraingo honetan ere Eskularru Beltzak taldeko kideak eta Sua taldeko kideak izango dira protagonistak. Karrek berri izugarri bat jasoko du eta oso txarto sentituko da, minduta, haserre, ezer egiteko gogorik gabe… Beire haserre dago Leterekin, neskak badaki Letek eta Babak zerbait ezkutatzen diotela eta hori ez du bat ere gustuko. Beire bakarrik sentituko da sekretuaz jabetzean, Baba eta Lete, ordea, errudun sentituko dira. Beste alde batetik Beyonce urduri sentituko da telesailaren grabaketaren ondorioz eta Linda ikasburu denetik ez da berbera izango.

Hala ere, Maltara egin beharko dute bidaia eta hainbat ezusteko egongo dira bidaia horretan. Jende berria ezagutuko dute… Beire maitemindu egingo da… Baba ere… Zer gertatuko da Beire, Lete eta Babaren artean? Beire Leteri barkatzeko gai izango ote da? 

Betiko bezala liburu hau ere asko gustatu zait, oso erraza egin zait irakurtzea, engantxatuta geratu bainaiz. Baina liburu honek energia eman dit, liburu honekin traizioaren definizioa argi geratu zait eta minarena ere. Asko gustatu zait Beirek izan duen jarrera eta gehien bat liburu honek erakutsi dit etsita bazaude ere aurrera jarraitu behar duzula eta pertsona berriei aukera bat eman behar diezula.

S.Urrejola

2021-01-17


Iruzkinak