Pernando Amezketarra

 Pernando Amezketarra


Izenburua: Pernando Amezketarra  

Idazlea: J. Ormazabal

Argitaletxea: Elkar

Argitaratze urtea: 1981

Pernando AmezketarraLibreria Anticuaria Astarloa | Libreria Anticuaria  Astarloa                                                         


  Liburu honetan Pernando Amezketarraren hainbat gertakari kontatzen dira. Pernando herri txiki batetik hurbil dagoen baserri batean bizi da, bere andrearekin eta semearekin. Herrikoek uste dute baserritarra izateagatik eta eskolara joan ez izanagatik tontoa dela, baina kontrakoa erakusten die Pernandok. Berak botatako bertso batzuk ere agertzen dira, eta oso barregarriak iruditu zaizkit. 


Niri liburu hau asko gustatu zait, barregarria iruditu zait eta. Txiste asko kontatzen ditu, eta Pernando oso baserritar azkarra dela nabaritzen da. Beste alde batetik, hitz batzuen esanahaia eta sinonimoa agertzen da orrialdearen behean, eta horrek asko laguntzen du, izan ere, eztei edo leziatu bezalako hitzak agertzen dira. J. Ormazabal oso idazle ona da nire ustez. Marrazki batzuk ere baditu, eta oso ondo eginda daudela iruditu zait. Erraza da irakurtzeko, beraz, oso azkar irakurtzen da. Behin hasita, zaila egin zait gelditzea. 



2021eko urtarrilaren 4a

Irati


Iruzkinak