Bakarrik edaten duen edalontzia!

                                                      Bakarrik edaten duen edalontzia


 Ikerketa galdera: Nola “edaten” du ura edalontzi batek?

Materiala:

  • Edalontzi bat
  • Plater bat
  • Kandela bat
  • Ura
  • Pospoloak

Prozedura:

  1. Kandela platerean jarri(erdialdean)
  2. Kandelaren inguruan ura bota
  3. Pospolo bat hartu eta kandela piztu
  4. Edalontzia kandelaren gainealdean jarri

Behaketa:

Bideoa: hemen




Ondorioak eta justifikazioa: Beraz, argi eta garbi ikusten da nola kandelan dagoen sua amatatzen den eta nola ura edalontzira sartzen den. Izan ere, kandelak oxigenoa kontsumitzen du edalontzi barneldeko presio txikituz, horregatik,  kanpoko presioak ura edalontziaren barrualdera bultzatzen du. Ondorioz, edalontziak bakarrik edaten duela esaten da.

Bestalde, esperimentu honek, presio atmosferikoari buruz ikasteko balio du. 

Horrez gain, “bi” erreakzio horiek azalpen bana daukate, hau da:

Zergatik amatatzen da kandela: Kandela amatatzen da, edalontzi barruko oxigenoa agortzen delako, eta, oxigenorik ez dagoenez, errekuntzaren erreakzioak ezin du jarraitu.

Zergatik sartzen da kandelak inguruan daukan ura edalontzira: Urak gora egiten du, edalontzi barruko tenperaturen aldaketarekin presioa ere aldatzen delako. Beste hitz batzuetan, kandelaren beroak edalontzi barruko presioa “gutxitzen” duen einean, kanpoko presio atmosferikoa ez da aldatzen, ondorioz, momentu batean edo bestean barnekoa baino handiagoa bihurtzen da. Horregatik bultzatzen du ura edalontzi barnealdera bi presioak berdindu arte.


Presio atmosferikoa: Fisikan, presio atmosferikoa magnitude fisiko bat da, aireak atmosferako edozein puntutan dauden objektuei egiten dien presioa adierazten duena.


Informazio iturriak:


Iruzkinak