BOZGORAILU ADIMENDUNAREKIN EUSKARAZ

Gaur egun teknologia asko ari da aldatzen, eta bozgailuak ditugu guk gauzak eskatzeko. Lehenengo bozgailua Amazonek atera zuen eta hortik aurrera beste hainbatek egin dute. Orain, euskaraz atera nahi dute, bozgarailu bat euskaraz hitz egiten duena eta gurekin harremantzea, albisteak entzutea … laguntzen diguna. Izan ere, ez dago horreko gailurik euskaraz hitz egiten duena, hortaz, Elhuyar eta Skura eta Talaios kooperatibak euskaraz sortzeko beharra ikusi zuten. 

Gailua oraindik probatzen ari dira eta 2021eko urte amaierarako merkatuan egotea espero dute. Bere izena Mycroft da, bozgorailu bat da ahotsa erabiliz erlazionatzen da: “hey Mycroft” esanda pizten da. Zuk esaten duzuna egingo du. Adibidez: Hey Mycroft musika jarri. Hori entzutean musika jartzen du. Gure bizitzarako behar ezberdinak erantzuteko gailua izango da. 

Honi buruz gehiago jakin nahi izanez gero, hemen duzue bideoa. 


Informazio iturria: Zientzia.eus 


Iruzkinak