Zientzia izarrak

Egoitz Etxebeste Adurizek “Zientziaren izarrak. Emakumeak, itzaletik argira” liburua argitaratu du Elhuyarren eskutik. Istorioen bilduma berri honek emakume zientzialariengan  jarri du begirada, eta aurreko garaietako emakume  zientzialari eta ezinbestean borrokalariei ahotsa eman die. 


Emakume horien lana askotan ez zuten kontuak hartzen, eta hainbat arazori konponbidea aurkitu behar izan zioten. Etxebesteren bertsio propioan idatzita dago, Manu Ortegaren marrazkiekin osatuta.


“Lunatikoak. Zientziaren bidezidorretik” deituriko liburua argitaratu zuen lehenengo Etxebestek eta hemen ere zientzialariak ziren protagonista. Liburu honen argitarapenak Emakume eta Neska zientzialarien nazioarteko egunarekin bat egin du. Elkarren liburu-dendetan erosi daiteke liburu hau eta online ere lortu dezakezu, Elhuyar Webgunean.




Informazio iturria: https://zientzia.eus/artikuluak/zientziaren-izarrak-emakumeak-itzaletik-argira/

 

2021-05-03

 

Maia Guridi Zengotitabengoa


Iruzkinak