Saltatu eta joan eduki nagusira

SURTSEY SUMENDIA



Suetsey sumendiaren inguruan hitz egiten hasi aurretik sumendi bat zer den zalduko dut, hau da, sumendiak naturan gertatzen diren fenomeno bolkanikoen multzoari deritzo.
Surtsey sumendi-uhartea da, Islandiako hegoaldeko kostaldetik 32 kilometro ingurura dagoena, Westman uharteetatik gertu (Vestmannaeyjar). Bere sorrera, oso berria da.
1963an, urpeko sumendi eztanda bortitz bat gertatu zen, 1967 arte luzatu zena, eta, eztanda honen ondorioz, hiru uharte berri sortu ziren. Horietako bi, handik gutxira desagertu ziren, baina batek biziraun zuen, Surtsey bezala bataiatua izan zelarik. Bere hedadura, 141 hektareakoa da.
Hasieran 10 espezie zeuden uhartean baina denboraren poderioz 160-ra igo zen.  Hauetaz gain, 89 hegazti espezie eta 335 ornogabe espezie erregistratu dira.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Ezekiel liburuaren ohar-kritikoa

Egilea: Jasone Osoro  Izenburua: Ezekiel Argitaletxea: Elkar Urtea: 2009  Bilduma: Bihotz Taupadak

Ezekielek hamalau urte ditu. Etxean amarekin eta bere arrebarekin bizi da. Egun baten Ezekielek eta bere lagun-taldeak apustu bat egiten dute,  ea nor den neska bati musu ematen dion lehenengoa. Ezekielen lagun-taldeko inork oraindik ez dio musurik eman neska bati. Elena Ezekielen gelako laguna da, eta biek historiako lan bat elkarrekin egin behar dute. Ondorioz elkarrekin denbora asko ematen dute. Amaieran zer pasatuko da? Nor izango da musua ematen duen lehenengoa?

Animatu eta irakurri Ezekielen liburua dibertigarria delako, eta zalantzarik gabe, ziur aski azkenean liburuan nola amaitzen den   jakin nahiko duzu.

Ouafae Lahhit                       2014ko abenduaren 12a