Ozeanoen azidotasuna satelite bidez neurtu dute


Teknika berriak erabiliz, itsasoren azidotasuna satelite bidez neurtu du nazioarteko ikertzaile-talde batek. Lehen hurbilketa bat da, eta bere mugak ditu, baina oso baliagarria izan liteke ozeanoen azidotze globalaren jarraipena egiteko.
Atmosferara isurtzen dugun CO2-aren laurdena xurgatzen du itsasoak, eta prozesu horretan ura azidotu egiten da. Hori ondorio kaltegarriak izaten ari da hainbat ekosistematan.

Itsasoaren gainazaleko tenperatura, klorofila, eta gazitasuna neur daitezke gaur egun satelite bidez, eta datu horien bidez kalkulatu dute orain azidotasuna.

ozeanoen-azidotasuna-satelite-bidez-neurtu-dute

Iruzkinak