Kritika

IZENBURUA: San Ferminak, Lesakan
IDAZLEA: John Andueza
ARGITALETXEA: Elkar


            Egun baten, Bilintx institutuan Nikolas Barrabas irakasleak DBHko ikasleei gogorarazten die ikas-bidaian joateko erabakiak hartu behar dituztela eta dirua biltzen asi behar direla gogorazten die.


Ikasle baten bizilagunak, bitartean, leuzemia du; bost urteko neskatila bat da Andrea izenekoa. Andreak eta  bere amak ez dute dirurik etxea ordaintzeko eta Andrea gaixoak ez du dirurik gaixotasunaren aurkako medikua ordaintzeko.


Ikasleak ikas-bidaian nora joateko eta zer egiteko Barrabas maisuak bakoitzaren iritzia eskatu du. Ikasle bakoitzak leku batera joatea nahi du eta bozketa bati esker erabaki dute aste Santuko oporretan Saloura joatea.


Dirua lortzeko futbito txapelketa bat antolatuko dute eta horri esker diru kopuru bat lortuko dute eta Danelek ikasleetako bat diruzain ezarriko du. Danelek beste ideia bat dauka diru gehiago lortzeko ordea, ikastolako jaian kontzertu bat egitean eta herriko musika taldeak gonbidatzea. Beste ikasle batek DBHko ikasle bakoitzak diru kopuru bat jartzea erabakiko du. Ekintza desberdinak egiten diru kopuru handi bat bilduko dute.


Ikastolako jaiaren egunean kontzertuko diru kopurua itsulapiko gorri batean sartuko dute eta Danelek irakasle gelan utziko du. Gero Barrabas irakasleak irakasle gelako atea itxiz. Hurrengo astelehenean irakasle gelara joango direnean itsulapiko gorria, barruan dirua zuen itsulapikoa, desagertuta egongo da. Nork hartuko zuen? Hartu duenak zergatik hartuko du?


Liburua irakurtzen hasten zarenean arin batean irakurtzen duzu, gehien bat gure adineko ikasleen bizimodua eta arazoen irtenbideak azaltzen dira. Gure ikastolan gertatu ahalko zen “arazo” bat azaltzen delako.

Garazi Berrio-Otxoa

Iruzkinak