Kritika


Egilea: Antxiñe Mendizabal
Izenburua: Nire alabak ez dauka erremediorik
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2013

Irati, hamalau urteko nerabe bat da eta beste nerabe gehienei gertatzen zaien bezala, hormonak lozorrotik atera eta bazterrak nahasten hasi dira. Horrek etxeko giroa hankaz gora jarri du eta ez dago hura kontrolatzerik. Liburuan, Iratiren bizitza kontatzen da, hau da, familiako arazoak, lagunek duten garrantzia… Baina era berean nerabezaroa beste puntu batetik ikusten laguntzen du, hau da, nagusien ikuspuntutik. Eta nahiz eta nerabezaroa ez izan gaixotasun bat, dena bezala, pasatu beharreko gauza bat da, etxe guztietan pasatu behar izaten dena.
  Nire ustez liburua oso errez irakurtzen den liburuetako bat da, izan ere ondo azaltzen dira gaiak eta interesgarriak izaten dira. Liburua oso interesgarria da, eta bestalde, nerabezaroa hobeto ulertzeko liburu aproposa da. Orokorrean  gustukoa izan da, zuek ere irakurtzera animatu!

Kattalin Garaizabal
2015eko maitzaren 25a

Iruzkinak