Giza ehun artifizialak egiteko euskarri hobeak nola egin proposatu dute

Giza ehun artifizialetan oxigenoa eta elikagaiak hobeto garraiatzeko estrategia berri bat proposatu dute EHUko eta Oxfordeko Unibertsitateko ikertzaileek. Ehunak egiteko euskarrien egituran dago gakoa.
Organo eta ehun artifizialak egiteko nanoaldamioak erabiltzen dira zelulak hazteko euskarri gisa. Eta erronka handienetako bat da zelulek funtzionatzeko behar duten oxigenoa eta elikagaiak ongi garraiatzea aldamio horretan zehar. “Aldamioak ehun hondatua ordeztu behar den lekuan jartzen dira; adibidez, pazienteak hezur zati bat galdu badu, hezurraren propietateak imitatzen dituen aldamio batekin betetzen da zuloa. Aldamio horietan, zelulak modu naturalean hazten dira, hazkuntza faktoreek lagunduta batzuetan. Arazoa da, ordea, ehunetako zelula-kopurua izugarria dela (ehun gramoko 1.000 milioi zelula gutxi-gorabehera), eta “zelula guztiek arnasa hartu eta elikatu egin behar dute. Bestela, hil egiten dira, eta ez da ehun berririk sortzen". Bada, Axpek eta kideek ondorioztatu dute oxigenoa eta nutrienteak ongi garraiatzeko gakoetako bat aldamioaren molekulen arteko hutsuneak direla 
giza-ehun-artifizialak-egiteko-euskarri-hobeak-nol

Iturria: elhuyar aldizkaria

Iruzkinak