Liburuaren Kritika

LIBURUAREN IZENBURUA: Bihotz ausarta
IDAZLEA:Juan Esteban Urkixo
ARGITALETXEA:Zubia Editoriala, S. L.
Hamalaugarren argitalpena:2007ko azaroan.
Etxebarri (Bizkaia)


Urtzi mutiko arrunta da: lagunak ditu, klasean aspertzen da, neska batekin maiteminduta dago eta  anaia bat du, Oskar izenekoa. Baina arazoak Urtziren aitak errieta egin ondoren hasten dira, dena gainditzen ez badu ez dela kanpaldira joango esaten dionean; eta gainera bere lagun Edortak esaten dio Txispas, ikasgelako mutiko desatsegina, berak maite duen Oihaneren atzetik dabilela, zeren eta azken egunotan beraren atzetik dabil. Gauza da gainditu nahi duela, kanpaldian Oihaneri deklaratu nahi zaiolako, baina teknologia eta natur ia-ia suspendituak ditu. Aitak, gainera, esaten dio bere musika entzun nahi badu, dena gainditu behar duela. Lortuko al du Urtzik dena gainditzea? Lortuko al du Urtzik Oihaneri deklaratzea? Eta lortuko al du aitarekin harreman hobea izatea?
Nire ustez, liburua oso erakargarria da, irakurtzean nire lagunek eta nik izaten ditugun arazoak agertzen baitira. Hala eta guztiz ere, amaiera arte heldu baino lehen,  asmatu dut zein izango zen amaiera. Asko poztu naiz Urtziri arazoak apurka-apurka konpontzen zaizkiolako.


Iruzkinak